XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aldi atan uri aundi askotan egozan oiturak gaurko jentiak ezin ziñistu leikez.

Errioja-ziar Aragoe'ra yoian gastela-mutil pillo bat, San Prantzisko'ren zaldi ganian; eguraldi bero samarrak ziralako gabez ibilten ziran.

Orregaitik eldu ziran Logroño urira egun sentiyan, eta bai yoiazan kalerik-kale uriya-ziar igaroten, bertan gelditzeko uste barik.

Alako baten zabaldu zan leyo bat, eta agua va didar-egiñaz bota eben kalera parrastada bat mutillen urtxo.

Ikaratu ziran, eta alkarri esaten asi ziran: Mutillak, au dok useñe Txarri arrayuek Agua esan yok baña agua baño geitxuago dok.

Onetan, beste leyo batetik agua va didarragaz atara eben ontzi sakon eta me bat, eta bota eben bertatik kalera parrastada izugarriya.

Eta gero beste leyo batetik bardin, beste batetik be bai, eta beste batetik... alde gustiyetatik agua va entzuten zan, eta parrast ortik, parrast andik, bildur emotekua zan.

Mutillak izutu ziran osoro, ta alegiñian añeketan asi ziran zoratuta lez, ta uritik urten ebenian arnas-estuka zutunik be egon eziñik lurrian yezarri ziran.

¡Txarriyak, txarriyak, txarriyak! eta txarriyak! i Txarri demoniñuek! esaten eben.

Gizon batek, alan ikusita, esan eutsen: - De gûena sus habeis escapao.